Nadia Erostarbek eta Alba Menendezek sari bana jaso dute Gipuzkoako Kirolgalan

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 14a

Kirolgalako partaideak atzoko ekitaldian. (Gipuzkoa Kirolak)

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo egin zuen Kirolgala Donostian, eta hainbat kirolari nahiz kirol talde saritu zituen. Gipuzkoarren Kirola herritarren sarietako bat jaso zuen Nadia Erostarbe surflariak, eta Distira saria, berriz, Alba Menendez Bera Berako jokalari ohiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo egin zuen aurtengo Kirolgala, Donostian, Tabakaleran, eta hainbat kirolarik nahiz taldek jaso zuten aitortza ekitaldian.

Eskualdeko herritarrek ere jaso zituzten sariak atzokoan; tartean, Nadia Erostarbe surflari zarauztarrak eskuratu zuen Gipuzkoarren Kirola herritarren sarietako bat, herritarrek boz bidez hautatuta. Halaber, Distira saria Alba Menendez Bera Berako jokalari ohi zarauztarrarentzat eta Esther Arrojeriarentzat izan zen.

Atzoko ekitaldiak 400 bat lagun elkartu ziren, tartean kirolariak nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, hala nola Eider Mendoza ahaldun nagusia eta Goizane Alvarez Kultura eta Kirol diputatua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide