Alba Menendez: "Erreleboa dagoela ikusita, lasaiago noa"

Aritz Mutiozabal eta Gorka Eizagirre 2025eko abuztuaren 2a

Alba Menendez izan da ekaineko Zarautz Guka aldizkariko protagonistetako bat. Eskubaloi jokalariaren bideo elkarrizketa da honakoa.

Erretiroa hartzeko denboraldirik hoberena izan da Alba Menendezentzat. Bera Bera eskubaloi taldeko kapitainak hiru titulu erdietsita esan du agur. Orain jokalari gazteei bidea emateko unea da, eta partidak harmailetatik ikustekoa. Hala ere, oraindik ez da kontziente hartutako erabakiaz, bai ordea urte hauetan guztietan jokalari gisa egin duen ibilbideaz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide