Dagoeneko salgai daude 'Itxuan kontzertu sorpresa' formatuko lehen emanaldirako sarrerak

Ian Ruiz Lizaso

Hiruputzu gaztetxean, kontzertu bat. (Utzitakoa)

Kontzertua hasi arte ez da jakingo zein taldek joko duen. Sarreren salmenta Garoa liburu dendan egiten ari dira, sei euroren trukean.

Galdedebaldeko kideek Itxuan kontzertu sorpresa formatuari azaroaren 15ean emango diote hasiera, 22:00etan, Hiruputzu gaztetxean, hain zuzen ere. Dagoeneko sarreren salmenta Garoa liburu dendan egiten ari dira, eta txartelak sei euroren truke eskuratu daitezke. 

Helburua talde ezberdinak ezagutzea eta publiko berria lortzea da. Hori horrela, sartzerako orduan pertsona bakoitzari mugikorreko kamerak estaliko dizkietela baieztatu dute antolatzaileek, kontzertuaz gozatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide