Garoa liburu denda aurkezpen aretoa berria estreinatuko du bihar, Uxue Razquin editore eta idazlearen Como se le dice adios a una madre liburuarekin. Egile nafarra aurkezpen saioan bertan izango da, 18:30etik aurrera, liburuaren nondik norakoen berri kontantzen. Duela bost hilabete argitaratu zuen Pepitas Editorial argitaletxearekin, eta lehen edizioa agortuta dago jada.
Era berean, azaroan zehar izango diren aurkezpenen eta jardueren berri eman du Garoak: azaroaren 4an, Gernika Batailoia liburuarekinizango da Franck Dolosor, 18:30ean; azaroaren 15en, Amancay Gaztañaga Martin Martina-Gauekoak liburuarekin, 11:45ean, eta Miriam Mendoza ipuin konlaraia, 17:00etan; eta azaroaren 22an, idazleen topaketa egingo dute, 11:00etan. Azken jarduera horretan, honako egileek hartuko dute parte: Romina Tumini, Marietta Franco, Teresa Rodriguez eta Antonio Jaen.