Yumecan abesbatzaren emanaldia izango da gaur

Aritz Mutiozabal 2025eko urriaren 30a

Japoniako Yumecan abesbatza.

Nazioarteko Ahotsak zikloaren barruko laugarren emanaldia izango da biharkoa.19:00etan hasiko da, eta sarrerak emanaldia hasi baino ordubete lehenago eskuratu ahal izango dira eliz atarian.

Zarautz Abesbatzak antolatutako Nazioarteko Ahotsak zikloaren barruan, gaur iluntzean Japoniako Yumecan abesbatza ariko da zuzenean, Frantziskotarren elizan. Berrogei emakumez osatutako korua etorriko da herrira, eta Naoto Aizawa zuzendari eta konpositore adituaren zuzendaritzapean, errepertorio bereizagarria eskainiko dute.

Musika-pieza bakoitza apaltasunez eta testuingurua sakon ulertuta lantzen dute, konpositorearen asmoak ohoratzen ahaleginduta. Printzipio horiekin hartua duten konpromisoak aukera ematen die interpretazioei bizitasuna eta benetakotasuna transmititzeko, musika erabat bizirik sentiarazteko. Abesbatzaren arteari eta dedikazioari esker, Yumecanek publikoa inspiratzen jarraitzen du, eta bizirik mantentzen du Japoniako musika koralaren tradizio joria.

Emanaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak kontzertua hasi baino ordubete lehenago izango dira eskuragai, eliz atarian, bost euroan; Zarautz Abesbatzaren lagunentzat, berriz, hiru euro balioko du sarrerak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide