Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidara joateko bi autobusak bete dituzte

Ian Ruiz Lizaso

Bilboko San Mames estadioa; bertan jokatuko dute Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partida.

Autobuseko sarrerak larunbatean banatuko dituzte 12:30ean, Hiruputzu gaztetxean, zerogarren asanbladaren amaitu ondoren.

Danda gazte asanbladak bi autobus antolatu ditu Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidara joateko. Dagoeneko leku guztiak bete dira, eta tiketak eskuratzeko, larunbatean 12:30ean Hiruputzura gerturatu beharko dute, zerogarren asanblada amaitu ondoren, hain zuzen ere. 

Gazte asanblako kideek adierazi dutenez, ekimen hau "ez da soilik neurketa bat", baizik eta Palestinaren alde egiteko ekimena dela ere nabarmendu nahi izan dute.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide