Dandak zerogarren asanblada antolatu du, azaroaren 1erako. 11:00etan bilduko dira, Hiruputzu gaztetxean, hain zuzen ere. Hara joaten direnek ikasturte berrirako proposamenak egiteko eta antolatu dituzten ekitaldietan laguntzeko aukera izango dute. Gainera, Hiruputzu ezagutzen ez dutenek gaztetxea ezagutzeko aukera izango dute.
Bestalde, Dandak Putzutik egitasmo berria antolatu du, eta horren barruan, abendutik ekainera bitartean kontzertu ugari iragarri ditu. Gazte asanbladako kideek adierazi dutenez, ekainaren 6ko kontzertuetako taldeak jakinaraztea eta beste data berri batzuk iragartzea falta zaie. Hori horrela, informazio hori sareetan argitaratzen joango dira, jakin bezain laster.
Hona hemen kontzertuen datak:
- Abenduak 6: Lukiek, EzEzEz eta Putzu Beltzean.
- Otsailak 14: BadSound.
- Martxoak 21: Silitia eta Mirotz.
- Apirilak 25: Txopet eta Aimarz.