Tolosako 56. Abesbatza Lehiaketarekin elkarlanean eta Zarauzko Udaleko Kultura sailaren laguntzarekin, Zarautz Abesbatzak Nazioarteko Ahotsak zikloaren beste edizio bat antolatu du. Zikloko bigarren emanaldia bihar izango da, Frantziskotarren elizan, eta Polonian egoitza duen Ukrainako Skovoroda Choir taldeak izango du entzuleak alaitzeko ardura.
2023an sortu zen abesbatza, Centrum Kultury Zamek-en ekimenez. Ukrainako musikari gazteek 2023ko Ethno Port Poznade jaialdian egin zuten debuta. 2024az geroztik, Artem Aleksieievek eta Daria Korolovak partekatzen dute zuzendaritza artistikoa.
Emanaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak kontzertua hasi baino ordubete lehenago izango dira eskuragai, eliz atarian, bost euroan; Zarautz Abesbatzaren lagunentzat, berriz, hiru euro balioko du sarrerak.