Orientazio proba antolatu dute Vista Alegren, eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Igande honetan egingo dute, 10:00etan hasita, eta proba ez ezik, haurrentzako jolasak ere izango dira goizean zehar auzoan.
Vista Alegreko auzo elkarteak eta Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatu dute hitzordua, eta jakitera eman dutenez, LHko haurrek heldu batekin joan beharko dute. DBHkoek eta helduek, berriz, banaka zein taldean gauzatu ahal izango dute proba.
Hori horrela, izena emateko ondorengo lotura honetan dagoen formularioa bete behar da, eta hitzorduaren inguruko zalantzarik izanez gero, juntavistaalegre@gmail.com helbidera mezua bidal daiteke.