Nahia Calderon eta Oxel Oregi nagusitu dira Ibon Imazen Oroimenezko surf txapelketan

Intza Trula 2025eko urriaren 6a

Larunbatean eta igandean jokatu zuten txapelketaren 29. edizioa. Herriko surflariek hainbat mailatan banatuta jokatu zuten lehia; Calderon eta Olegi Open kategorian nagusitu ziren, hain zuzen ere.

Eguraldi kaskarrari ezikusiarena egin diote asteburuan Zarauzko surflariek, Ibon Imazen Oroimenezko surf txapelketan. Iragarpenak zioen moduan, oro har itsaso zakarra izan dute larunbatean zein igandean, baita euria ere, baina horrek ez ditu gelditu parte hartzaileak. Hainbat taldetan banatuta jokatu dute lehia, eta Open mailako txapeldunak Nahia Calderon eta Oxel Oregi izan dira.

Xafla luzearekin lehiatu zirenen artean, berriz, Jon Garmendia nagusitu zen, eta Master kategoriako hoberena Erik Erostarbe izan zen. Kategoria alternatiboan Eider Pico eta Andoni Domingez nagusitu ziren, eta etzanlarietan Jon Azkoaga izan zen onena. Gazteen mailan, mutiletan, Bruno Arozena izan zen txapeldun, eta nesketan Kora Calderon. Haurrei dagokienean, Jon Amoztegik eskuratu zuen lehen postua.

Sailkapena osorik:

Open gizonak:

  1. Oxel Oregi.
  2. Ruben Vitoria.
  3. Lander Davila.
  4. Rudy.

Open emakumeak:

  1. Nahia Calderon.
  2. Leire Grijalba.
  3. Ines Municio.
  4. Mikele Beato.

Xafla luzearekin:

  1. Jon Garmedia.
  2. Iker Trebiño.
  3. Oier Azpeitia.
  4. Urko Trebiño.

Alternatiboa emakumeak:

  1. Eider Pico.
  2. June Aymat. 
  3. Tati Luna.
  4. Kandela Azurza.

Alternatiboa mutilak:

  1. Andoni Domingez.
  2. Paskis.
  3. Iñigo Eiza.
  4. Ibon Oregi.

Etzanlariak:

  1. Jon Azkoaga.
  2. Izei Lasa.
  3. Piru.
  4. Luken Aristegieta.

Gazte mutilak:

  1. Bruno Arozena.
  2. Julen Larra.
  3. Mattin Lazkano.
  4. Aritz Lasa.

Gazte neskak:

  1. Kora Calderon.
  2. Naike Legorburu.
  3. Aitana Campillo.
  4. Intza Epelde.

Haurrak:

  1. Jon Amoztegi.
  2. Lur Oregi.
  3. Kai Epelde.
  4. Alex Amondarain.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide