Une honetan, zein abestirekin lortzen duzu festa bateko unerik gorenena?
Flying Free abestiak ez du inoiz huts egiten, baina azken denboran asko jartzen dut Ilia Topuriasek eta Antonio Banderasek jo zuten El mariachi kanta.
Zer da lanean, parranda gau batean, gertatu zaizun gauzarik arraroena?
Gauza asko gertatu zaizkit urte hauetan, baina asko ez ditut gogoratzen jada. Halere, ez dut ahaztuko behin Zarauzko Marmol tabernan gertatutakoa: komuneko ate bat kendu zuten, eta atearen gainean surfeatzen hasi ziren parrandan zebiltzan batzuk.
Euskal Herriko zein herritako festetan ezin duzu huts egin?
Euskal Herriko festa asko ditut gustuko, baina Zarauzko Euskal Jai Eguna beti da berezia niretzat. Orion ere oso politak dira festak, baita arraunlarien ospakizunak ere.
Eta mundu zabalera begira, zein jaialditan pintxatzea gustatuko litzaizuke?
Betidanik izan dut buruan Tomorrowland jaialdia, eta oso gustura pintxatuko nuke bertan.
Nola uxatu bosgarren aldiz abesti bat eskatzera joan zaizun pertsona?
Errespetuz etortzen diren guztiei egiten diet kasu, eta eskatutako abestia jartzen diet, baina bosgarren aldiz kanta bera eskatzera etortzen direnekin ezberdina da.
DJ Bonek zer darama beti, hutsik egin gabe, saio batera?
Motibazioa da beti daramadana, jendea dantzan jartzea da nire helburua.