Halterofilian aritzen da Malen Monasterio zarauztarra. 19 urte besterik ez ditu, baina pasa den ekainean Zaragozan (Espainia) jokatu zen Espainiako Halterofiliako Txapelketan lehen postua eskuratu zuen. Hori gutxi balitz, 11 errekor hautsi zituen han; zortzi junior kategorian eta hiru kategoria absolutuan. Honek guztiak Europako eta munduko txapelketetan lehiatzeko txartela eman dio Monasteriori.