Txikiren eta Otaegiren hilketaren 50. urteurrena

'Askatzera lotuak 1975-2025' hitzaldia eskainiko dute bihar, Arranon

Aritz Mutiozabal 2025eko irailaren 16a

Floren Aoiz. (UEU)

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urtemuga ekarriko du gogora Floren Aoizek, baita datozen astetarako antolatu diren ekitaldiak ere.

Iratzar Fundazioko zuzendari Floren Aoizek Askatzera lotuak 1975-2025 hitzaldia emango du bihar arratsaldean, 19:00etan, Arranon. Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urtemugaren harira antolatutako ekitaldia da honakoa, eta gertakariak gogoratzeaz gain, hurrengo egunetan eta asteotan izango diren ekitaldien berri ere emango dute bertan. 

Bide batez, irailaren 27an Sortuk Iruñean egingo duen Ektialdi Nazionalarera joateko autobusen berri ere amango dute. Joan den astean iragarri zuten ekitaldia, Txiki eta Otaegiren senideekin batera, Torreoian eginiko agerraldian. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide