Itsaspeko altxorrak ur azalera atera ditu iraileko Zarautz Guka aldizkariak

Erredakzioa

Argazkilaritza eta urpekaritza ditu zaletasun Koldo Rodriguezek, eta biak uztartuta, badaramatza zazpi bat urte itsaspean ikusten dituen altxorrei argazkiak egiten. Horietako hainbatekin osatutako erreportajea jasotzen du iraileko Zarautz Guka aldizkari digitalak, eta horrez gain, baita beste hamaika eduki interesgarri ere.

Kalean da Zarautz Guka aldizkari digitalaren seigarren zenbakia. Azaleko irudi ikusgarria Koldo Rodriguez urpeko argazkilariarena da, eta barruko orrietan badira hark urpeko altxorrei egindako beste hainbat argazki ere, horixe baitu zaletasun.

Horrez gain, baina, beste hainbat eduki interesgarri ere jasotzen ditu hil honetako aldizkariak; besteak beste, Malen Monasterio halterofiloari egindako bideo-elkarrizketa; Izaskun Mendizabal jostun eta kultur eragileari egindako erretratua; Aner Peritzek Imanol Epelderi bidali dion audio mezua eta abar.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide