22 saltokik parte hartuko dute Outlet Azokan

Intza Trula

Iazko Outlet Azokako irudia. (Ian Ruiz Lizaso)

Murkil Zarauzko Dendarien Elkartearen ekimenez, Outlet Azoka zabalduko dute bihartik hasi eta igandera bitartean. Zenbait saltokik malekoian jarriko dute postua, eta besteek dendan bertan egingo dute.

Herriko dendetako produktuak prezio merkeagoan eskuratu ahal izango dira datozen egunetan, Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak antolatutako Outlet Azokan. Ekimenak bihar izango du lehen eguna, eta igandera arte egongo dira postuak zabalik.

Murkilek jakitera eman duenez, aurtengo aldian 22 saltokik parte hartuko dute, malekoian, Galtxagorri elkartearen aurrean, edota negozioaren atarian postua jarriz. Esaterako, Vulcano, 310, Sonia, Garmen, Noah´s secret, Lila Porosa, JM Jostailuak, Emeberhirku, Atelier y Faylinn malekoian egongo dira; Transit, Pedrosa, Josune, Jade, Urzelai, David & Niko, Itziar Oregi, El Palacio del niño, Garmen, Musas, Ganbara, Kaioa, Nui eta Mut saltokiek, berriz, dendan bertan egongo dira produktuak prezio paregabean saltzen.

11:00etatik 21:00etara izango da azokaren ordutegia, baina zenbait dendek beraien ohiko ordutegia errespetatuko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide