SKAPAKo jaiak 2025

Xabier Mendizabal izan da SKAPAko jaietako bonsai erakusketako zozketaren irabazlea

Aiora Arriola 2025eko abuztuaren 12a

Xabier Mendizabal bonsai erakusketako saria jasotzen. (Utzitakoa)

Joan den igandeko bonsai erakusketan, bonsai bat zozketatu zuten bertaratu eta parte hartu zuten herritarren artean, eta irabazleak dagoeneko jaso du saria.

Joan den asteburuan, igandez eta SKAPAko jaien barruan, bonsai erakusketa egin zuten Plaza Gorrian, Artezaleen eskutik. Bertan, gerturatzen zen edozeini Agina bonsaiaren zozketan dohainik parte hartzeko aukera eman zioten, eta atzo esan egin zuten zozketa. Horrenbestez, irabazlea nor izan den jakinarazi zuten antolatzaileek. Hain zuzen, Xabier Mendizabal izan da saritua, eta dagoeneko jaso du saria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide