SKAPAKo jaiak 2025

Haurren auzo krosarekin eta bonsai erakusketarekin girotu zituzten atzo arratsaldean SKAPAko jaiak

Aiora Arriola

SKAPAko festak ospatzen jarraitzen dute Azken Portun, eta hainbat ekitaldi egin zituzten atzo arratsaldean; besteak beste, haurren krosa eta bonsai erakusketa.

Atzo murgildu ziren SKAPAko jaietako hirugarren egunean, eta arratsaldean zehar zenbait ekitaldi egin zituzten.

Haurren auzo krosarekin eman zieten hasiera hitzorduei, eta, horren ondoren, Artezaleaken eskutik, bonsaien erakusketa izan zen ikusgai arratsaldearen amaierara arte. Aldi berean, Jalgi dantza taldekoek emanaldia eskaini zuten, eta jaietara joandakoek txokolateaz gozatu ahal izan zuten.

Ondoren, txirrindularitza kriteriuma egin zuten, eta egunari bukaera emateko, Latxama taldearen eta Koko Jean-en kontzertuak izan ziren.

(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta)

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide