Belarritakoak, eraztunak eta koilareak; gorputzerako eta ilearentzat ukendu eta olioak, poltsak, koadroak... Askotariko lanak ikus zitezkeen atzo malekoian herriko artisauek jarritako postuetan. Jende dezente erakarri zuten eskuz egindako produktuek.
Nahia Zarauzko artisauen elkartea Abuztuko XII. Artisautza Azoka ari da egiten asteburu honetan malekoian, eta atzo eta gaur egun osoan egongo dira zabalik postuak, 10:30ean hasi eta 21:00 arte.