Odola emateko aukera egongo da etzi

Aiora Arriola 2025eko abuztuaren 11

Odol ateraldia. (artxibokoa)

16:30etik 21:00etara egingo dute odol ateraldia, eta aurretik eskatu beharko da hitzordua internet bidez.

Odol emaileek etzi, asteazkena, izango dute odola ateratzeko aukera Zarauzko anbulatorioan. 16:30etik 21:00etara izango da ateraldia, eta aurrez hitzordua hartu beharko da 943-00 78 85 telefonora deituta edo lotura honetan izena emanda.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide