Masters CaixaBank txapelketako partidak jokatuko dituzte Aritzbatalde pilotalekuan

Aritz Mutiozabal 2025eko uztailaren 30a

Erik Jaka izango da protagonistetako bat. (Baiko)

Bi jardunaldi izango dira Zarautzen, eta lehenegoa bihar izango da. Jaialdi horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Urtero bezala, Masters CaixaBank txapelketako pilota partidak antolatu dituzte Aritzbatalde pilotalekuan. Lehena bihar izango da, San Inazio egunez, eta bigarrena, abuztuaren 17an, Amabirjin jaietan; bi jardunaldiak 17:15ean hasita jokatuko dituzte.

Ostegun honetako hitzorduan, Jaka-Zabaleta eta Artola-Martija bikoteak ariko dira nor baino nor partida nagusian. Lehenengo lehian, berriz, Masters CaixaBank B Serie mailakoan, Agirre-Eskurzak eta Salaberria-Arangurenek neurtuko dituzte indarrak.

Abuztuko jardunaldian ere Jaka-Zabaleta ariko dira jokoan, baina orduan Larrazabal-Rezusta izango dituzte aurkari Masters CaixaBank A seriean. Aurrez, B seriekoak lehiatuko dira, Agirre-Eskuza eta Dario-Eskiroz.

Zarauzko hitzordurako sarrerak salgai daude online dagoeneko. 35 ordaindu beharko dira kantxako sarrerak, eta 25 euro, errebotekoak. Honako lotura honetan eros daitezke hilaren 31rako partidak ikusteko sarrerak. Dena den, sarrerarik gelditzen bada, frontoiko leihatilan ere salduko dituzte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide