Ander Zubillagak girotuko du gaurko Arranopola

Ekaitz Etxabe 2025eko uztailaren 24a

Ander Zubillaga, abenduko kontzertu batean. (@beiragrafikoa)

Aurtengo Arranopola egitasmoaren barruan antolatutako laugarren kontzertua izango da gaurkoa. 20:00etan hasiko da emanaldia, Arrano kanpoko agertokian.

Ander Zubillaga bakarlariak girotuko du gaur arratsaldean Musika Plaza. Aurtengo Arranopola egitasmoko laugarren kontzertua izango da. Gitarrajole tolosarra Euskal Herriko talde desberdinetako kide izan ostean, bakarlari lanetan ari da orain. Fingerstylea, looperra eta efektu perkusiboak erabiliz, gitarra orkestra txiki bat sortuko du tolosarrak Arrano kanpoko agertokian, 20:00etatik aurrera.

Besteak beste, Governors, Huntza edo Postal Kolekzionistak taldeetako kide izan da Zubillaga, eta 2023. urtean kaleratu zuen bere lehen singlea. Fingerstyle estiloa du ardatz bere musikak, eta bluesa, countrya eta rocka uztartzea gustatzen zaio. Joe Bonamassa, Chet Atkins, El Twanguero edo Tommy Emmanuel bezalako gitarristek influentzia handia izan dute Zubillagaren jotzeko moduan eta abestiak sortzerako garaian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide