François Meyranx izango da Gipuzkoa Sortzen errugbi taldearen entrenatzaile berria

Ekaitz Etxabe 2025eko uztailaren 21a

Mikel Larrañaga Zarautz Rugby Taldeko presidentea, Facundo Orive taldeko aurrelarien entrenatzailea, François Meyranx entrenatzaile berria eta Iñaki Zaldua Bera Bera Rugby taldeko presidentea. (Zarautz Errugbi Taldea)

Hiru urtez taldeko entrenatzailea izan den Fran Puertasen lekua hartuko du aurrerantzean François Meyranxek. Baionarra taldeko entrenatzaile nagusia izateaz gain, atzelarien prestatzailea izango da eta, aurrelariena izaten, Facundo Oribek jarraituko du.

Gipuzkoa Sortzen errugbi taldeak entrenatzaile berria izango du 2025-2026 denboraldian: François Meyranx 'Pantxoa'. Baionarra eskarmentu handiko entrenatzailea da. Azken hogei urteak daramatza entrenatzaile lanetan, Baiona edo Saint-Jean-de-Luz Olympique taldeetan, besteak beste. Fran Puertas lazkaotarraren lekua hartuko du Meyranxek.

Meyranxekin batera, Facundo Oribe ariko da. Meyranx entrenatzaile nagusia eta atzelarien prestatzailea izango da eta, Oribe, berriz aurrelariena. Gainera, baionarra senior mailako beste bi taldeen jarraipenaz eta koordinazioaz arduratuko da. Klubak jakinarazi duenez, taldea denboraldiaurrea prestatzen ari da jada.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide