ZKEko Areto Futboleko atalak antolatuta, Zarautz Futsal Cup txapelketa jokatu dute asteburuan bigarren urtez jarraian. Guztira, 21 taldek hartu dute parte aurtengo edizioan, lehia eta lagunartea uztartuz une oro. Ligan, BA United taldea izan da txapeldun, eta Ousadia FC txapeldunodea; kopan, berriz, Buruhutzas taldea izan da garaile, 3+Gustaldien taldeari irabazi ondoren finalean.
Bestelako sari batzuk ere banatu zituzten txapelketa amaieran: Lenokuak taldeak Kiroltasunaren saria eskuratu zuen; Mouhamed Marrek txapelketako golegilearena; Felipek txapelketako atezain onenarena; eta David Singletonek txapelketako jokalari onenarena.
Asteburu ederra izan dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta eskerrak eman dizkie txapelketa posible egiten duten babesleei eta parte hartu zein gerturatu duten guztiei. "Areto futbola bultzatzen lagundu diguzuelako, mila esker benetan!".