Azken txanpan sartu da Zarautz Futsal Cup txapelketa

Mireia Galarza Bastida 2025eko uztailaren 20a

Finalak arratsaldean izango dira, 18:40an eta 19:20an, Aritzbatalden. Asteburuan zehar ligaxka jokatu dute, eta guztira 20 taldek parte hartu dute. 

Atzotik hasita, areto futbola ari da izaten Lizardi eta Aritzbataldeko protagonista. Izan ere, Zarautz Futsal Cup txapelketa ari dira jokatzen bertan, ZKEko Areto Futboleko atalak antolatuta. Guztira 21 taldek parte hartu dute txapelketan, eta atzo ligaxka jokatu ostean, final zortzirenak eta final laurdenak jokatu dituzte goizean. Arratsaldean, aldiz, finalaurreko eta finaleko hitzorduak jokatuko dituzte.

Kopako eta Ligako norgehiagokak izango dira arratsaldekoak, eta 16:00etan hasiko dira. Finalak 18:40an eta 19:20an jokatuko dituzte Aritzbatalden. Sariak banatzeaz gain, zozketak ere egingo dituztela jakinarazi dute antolatzaileek, eta, halaber, parte hartzaile guztiei kamiseta bana oparituko diete. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide