'Jurassic World: El renacer' filma emango dute Modelo aretoan

Aritz Mutiozabal 2025eko uztailaren 18a

Gaurtik hasi eta asteartera bitartean, zortzi emanaldi eskainiko dituzte; larunbatean, aldiz, ez da saiorik izango, dantza emanaldia dagoelako.

Jurassic World sagaren film berria emango dute asteburuan Modelo aretoan. Oraingo honetan, El renacer izenburuarekin dator, eta istorioak kontatzen duenari egiten dio ohore. Izan ere, uharte debekatu batean, bizirik dauden espezie askotako dinosauroak topatuko dituzte, nahiz eta  Lur planetaren ekologiak dinosauroentzat jasangaitza izan.

Gareth Edwards zuzendari galestarrak landutako filma da honakoa, eta ondorengo aktore taldea izan du alboan: Scarlett Johansson, Jonathan Bailey, Mahershala Ali, Rupert Friend eta Manuel Garcia-Rulfo.

Uztailak 18, ostirala
18:00. Jurassic World: El renacer
20:30. Jurassic World: El renacer

Uztailak 19, larunbata
Ez dago emanaldirik 

Uztailak 20, igandea
16:45. Jurassic World: El renacer
19:15. Jurassic World: El renacer

Uztailak 21, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Jurassic World: El renacer
19:30. Jurassic World: El renacer

Uztailak 22, asteartea
17:30. Jurassic World: El renacer
20:00. Jurassic World: El renacer

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide