Beste urte batez, iritsi dira Saharako haurrak

Ekaitz Etxabe 2025eko uztailaren 17a

Saharako haurrak, gaur eguerdian, hartuko dituzten familiekin. (Ekaitz Etxabe)

Pasa den urtean bezala, eguerdian Saharako lau haur iritsi dira Zarautzera. Bi haur Zarautzen geratuko dira, bat Getariako familia batek hartuko du eta, beste bat, Orioko batek.

Gaur eguerdian iritsi dira 10 eta 11 urteko Saharako haurrak Zarautzera. Guztira lau haur dira Saharautz elkartearen bitartez ekarri dituztenak; bi Zarautzera, bat Oriora eta beste bat Getariara, pasa den urtean bezalaxe. Oporrak Bakean programaren bidez bideratu ditu Saharautz elkarteak haur sahararrak uda igaroko duten familietara. Ez da programa honetan parte hartzen duten lehen aldia, pasa den urtean ere, lau haur hauek etorri baitziren.

Berez, ekainaren 30ean iristekoak ziren, baina arazo burokratikoak tarteko, gaur iritsi dira azkenean. Beraz, ohi baina denbora laburragoz egongo dira eskualdean; abuztuaren 27ra arte, hain zuzen ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide