Los 40 Summer Live jaialdiak geldialdia egingo du aurten ere Zarauzko malekoian. Uztailaren 31n izango da, ostegunez, eta 21:00etatik aurrera Espainiako zenbait artista entzutetsu igoko dira oholtzara.
Dama pareko zabalgunean jarriko dute eszenatokia, eta Alvaro de Luna, Paul Thin, La Beba, Enol, Pikete eta Mayo artistek kontzertu bana eskainiko dute bertan. Horrez aparte, David Alvarez LOS40ko esatari eta DJ ezagunak ere parte hartuko du jaialdian.
Jaialdi ibiltaria da Los 40 Summer Live, eta lehen geldialdia Caceresen (Extremadura, Espainia) egingo du, uztailaren 13an; azkena, berriz, Vigon (Galizia) izango da, abuztuaren 6an. Orotara, 22 hiri eta herri zeharkatuko ditu musika ekitaldiak, eta Euskal Herriko bakarra izango da Zarautz. Guztira, 35 artistek parte hartuko dute aurtengo edizioan.