A capella ala musikariekin batera?
Egia esan, nahiago dut musikarekin abestu, nahiz eta a capella abestea oso intimoa den. Musikariekin eta bandarekin egoteak indar handiagoa du.
Jazzaldian parte hartuko duen zein artistarekin joango zinateke afaltzera?
Duela gutxi ikusi nuen aurtengo Donostiako Jazzaldian Kurt Ellingek joko duela, eta zuzenean ere ikusita daukat. Sekulako musikaria da, eta oso pertsona bizia. Ziurrenik, berarekin joango nintzateke afaltzera.
Zer aukeratuko zenuke, sekula gehiago kontzerturik ez ematea ala sekula gehiaago kontzerturik ez ikustea?
Galdera zaila da, baina aukeran, nahiago, gehiago kontzerturik ez ikustea. Izan ere, zorionez, orain arte ikusi izan ditut, eta askoz ere okerragoa izango litzateke abesten ezin jarraitu izatea.
Zein da sare sozialetan duzun jarraitzaile bitxiena?
Arima Soulen jarraitzaile bat aipatuko nuke. Nafarra da, behin kontzertu batean egon zen, eta ordutik sare sozialetan egiten ditugun publikazio guztietan komentatzen du zerbait; oso adi egoten da. Jarraitzaile perfektua da, baina baita bitxiena ere.
Zer da zure ahotsaz esan duten gauzarik politena eta zer itsusiena?
Esan didaten gauzarik itsusiena, agian, agudoegia dela; politena, berriz, bakea edo lasaitasuna transmititzen duela.
Azkenaldian buruan sartu zaizun eta atera ezin duzun abestia?
Jordan Rakeiren abesti bat daukat azkenaldian buruan: Flowers. Oso itsaskorra da, erritmo benetan polita du eta, gainera, istorio polita kontatzen du.