Saio bereziak

Sanpelaioetako helduen danborrada, bideoan

Guka Telebista

Helduen danborrada egin zuten asteazkenean San Pelaio bezperan. Urtero legez, Lege Zaharren Enparantza leporaino bete zen.

San Pelaio bezperan, asteazkenean, helduen danborrada egin zuten dozenaka danbor jolek. Ekitaldia gertutik jarraitzeko asmoz, jende ugari gerturatu zen Lege Zaharren Enparantzara. Pelaio, Pelaio ereserkia abesten igo zuten bandera gauerdian. Jose Inazio Elias eta Joxe Miel Gastañares Legazpi txistulariak izan ziren banderaren igoerako bi gonbidatu; San Pelaio makila, berriz, Udaberri elkarteko Pedro Chicok jaso zuen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide