Gaur bukatuko da liburutegiko zientzia eta teknologia tailerrean izena emateko epea

Aritz Mutiozabal 2025ko eka. 6a, 09:30

Zientzia tailer bat. (Guka)

Jende ugari animatu da eta, azkenean, hiru saio antolatu dituzte. Horregatik erabaki dute astebetez ixtea izen-emate epea; izan ere, ia saio denak beteta daude.

Zientzia eta teknologia hizpide hartuta, diziplina horien inguruko tailerra antolatu du Sanz Enea liburutegiak, Elhuyarrek elkarlanean, 7-10 urte bitarteko haurrentzat. Hasiera batean, saio bakarra egiteko asmoa zuten, ekainaren 18an, baina jende ugari eman du izena inskripzio epea amaitu baino lehen, eta guztira hiru saio antolatuko dituzte.  Beraz, ekainaren 18, 19 eta 20an egingo dute, liburutegian bertan, 17:30etik 19:30era.

Hori horrela, izen-emate epea aurreratu egin dute, eta gaur izango da azken eguna, nahiz eta hasiera batean ekainaren 13ra arte zehaztu zuten.  Edonola ere, antolatzaileek  jakinarazi dute ekainaren 13a bitartean jendeak izena ematen jarraituko balu, laugarren saio bat antolatzen saiatuko direla.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide