Vista Alegreko auzo elkarteak, Jalgi dantza taldearen eta Zarauzko Udalaren laguntzarekin, hitzordu berezia prestatu du auzoan: Euskal Dantza Eguna egin dute, 17:30etik hasita.
Jalgi dantza taldeko gaztetxoek emanaldia egin dute. Auzotar eta senide ugari bertaratu dira auzoko parkera txikienei dantzan ikustera.