Andu Lertxundiren ibilbidea oinarri hartuta solasaldia egin zuten atzo Beatriz Zabalondok eta Alex Gurrutxagak Jose Luis Padron idazle eta Baratza irratsaioko esatariarekin. Sanz Enea kultur etxeko erakusgela aretoan jarri zuten hitzordua, eta gela leporaino bete zen.
Hain justu, martxoan kaleratu zuten Zabalondok eta Gurrutxagak Lertxundiren inguruko liburua, Anjel Lertxundi: idazlea eta obra izenburupean. Anduren 50 urtetik gorako ibilbide oparoa biltzen du liburu horrek, eta, besteak beste, idazleari aitortza egiteko kaleratu zuten. Garoa liburu dendan egin zuten aurkezpen ekitaldia, Andu ere bertan zela.