Jesus Maria Olaizola 'Txiliku': "Ahozko transmisioan badago hauste bat"

Aritz Mutiozabal 2025eko maiatzaren 11

Zarautz Guka aldizkari digitaleko bigarren elkarrizketako protagonista Jesus Maria Olaizola Txiliku izan da. Hemen ikus daiteke elkarrizketa osorik.

Urte urdin ihesak eleberria eman du argitara Jesus Maria Olaizola Txiliku idazleak  eta Gukako kolaboratzaileak; izenbururako Xabier Lizardiren Biotz begietan poemako esaldi bat bere egin du. Iraganeko mundu baten ikustaldia planteatzen du, ehun urte inguruko atzera begirakoa, eta horretarako, idazleak ama zenarekin izandako solasaldiak izango ditu hari gidari.

Baserri idiliko hura ezbaian jartzen duten kontakizunak, oroimenaren geografiak presente dagoena, eta konta behar ez diren istorioak, gainera. Benetan gertatutako pasarte gogorrak daude liburuan, baina Txilikuk moldatuta eta fabulatuta argitaratu ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide