60ko hamarkadako zinemari buruz mintzatuko dira gaur Photomuseumen

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 2a, 10:00

18:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da sarrera. Antolatzaileek azaldu dutenez, hamarkada horretan zehar, zinemak eraldaketa sakona izan zuen, bai teknikoki, bai narratiboki, eta aldaketa horiei buruz hitz egingo dute.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruan, gaur arratsaldeko saioa 60ko hamarkadan gertatu ziren aldaketen eta horiek zineman izan duten islaren inguruan izango da. 18:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da sarrera.

60ko hamarkada eraldaketa handiek baldintzatu zuten, bai gizartean, bai zinema industrian. Kultura irakinaldi betean, garai hartako kezkei erantzun zieten hainbat film sortu ziren, hala nola Alfred Hitchcocken Psyco (1960), George A. Romeroren Night of the living dead (1968) eta Roman Polanskiren Rosemary’s baby (1968). Photomuseoko kideen arabera, azken hori "adibide garbia" da beldurrezko eta suspentsezko zinema berriarena.

Rosemary’s baby lanean, Polanskik izua erabili zuen gizarte-tentsioen eta paranoiaren metafora gisa. Aurreko hamarkadetako izu filmekin hastura ekarri zuen naturaz gaindikoa eta psikologikoa uztartuz. Aldi berean, Stanley Kubrickek 2001: A space Odysee (1968) filmarekin edota Michelangelo Antonionik L‘eclipsse (1962) pelikularekin narrazio modu berrietara bultzatu zuten zinemagintza. Bertan, ikusizkoak eta abstraktuak erabateko protagonismoa hartu zuten.

Hamarkada horretan zehar, zinemak eraldaketa sakona izan zuen, bai teknikoki, bai narratiboki, eta gerora egile zinema eta zinema modernoa terminologiarekin ezagutuko zenaren oinarriak finkatu zituen.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide