Jada aurkezpenik ez du behar. Etxeko txikienek badakite nor den Miriam Mendoza; Sanz Enea haur liburutegian istoriotxoak kontatzen dizkien emakume alai hori. Irakaslea ofizioz, eta kontalari afizioz. Kasualitate hutsez ekin omen zion haurren aurrean kontu-kontari aritzea, eta harrezkero, gogotik egin du euria. Hasierako urte haiez, ahozko transmisioaz, arreta bereganatzeko gaitasunez, literaturaz eta abarrez hitz egiteko parada izan du Zarautz Gukak berekin.