Poesia errezitaldia eskainiko du Vargasek, ukitu elektronikoarekin

Intza Trula 2025ko api. 10a, 09:30

Leire Vargas bertsolari, idazle eta itzultzailea. (Artxibokoa)

Gaur izango da emanaldia, 18:30ean, Garoa liburu dendan. Bizi sintetikoak izenburua du Leire Vargasen eta Jaime Nietoren ikuskizunak.

Bizi sintetikoak poesia errezitaldia eskainiko du Leire Vargasek gaur, ukitu berezi batekin; izan ere, Jaime Nietok lagunduko dio, musika elektronikoarekin. Garoa liburu dendan izango da saioa, 18:30etik aurrera.

Bertsolari, idazle eta itzultzaile bizkaitarra da Vargas. 2021ean Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi zuen, Dena ametsa den irudipena poesia bildumarekin. Bihotz-museo bat poema liburua da bere azken lanaren izena. Nieto, berriz, aditua da musika elektronikoan, eta Vargasen hitzei doinua jartzeaz arduratuko da gaur.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide