Garbiketa eta landaketa saioa Igerainerrekan

Aritz Mutiozabal 2025ko api. 7a, 10:45

Eraztun Berde Urdinak antolatuta, hamazazpi lagun elkartu ziren atzo anbulatorio ondoko naturgunean. Elkarlanean aritu ziren ingurua txukuntzen.

Ibaien Aldeko Ekintzen Egunaren harira, Igerainerrekan egin zuten atzo goizean hitzordua, eremua garbitzeko eta txukuntzeko. Zarauzko Eraztun Berde Urdinak deituta, hamazazpi lagun elkartu ziren; ohiko boluntario taldeaz gain, jende berria animatu zen.

Krokosmia landare inbaditzaileak eskuz jaso, erreka bazterrean daude zaborrak bildu eta iaz landatu zituzten zuhaitza eta zuhaixken errepasoa egin zituzten. Iazko landaketetatik galdutako hiru landare ordezkatu zituzten, gainera. Amaieran, Igeraingo baso eskolako bilgunean bildu ziren hamaiketakoaz gozatzeko.

Argazkiak: Eraztun Berde Urdina

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide