Asteburu honetan amaituko da Gipuzkoako Batel Liga

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 5a, 08:00

ZAEko arraunlariak, batelean.

Liga amaitzeaz gainera, Gipuzkoako Batel Txapelketa ere jokatuko da. Pasaian (Gipuzkoa) izango dira bi hitzorduak gaur eta bihar, eta ZAEk ontzi bat aterako du infantil nesketan, bi ontzi infantil mutiletan, ontzi bat jubenil nesketan, eta absolutu mutilen ontzia ere lehian izango da.

Gipuzkoako Batel Liga iritsi da hondarrera, gaur izango baita azken jardunaldia Pasaian (Gipuzkoa). Gainera, Gipuzkoako Txapelketarako sailkapena ere izango da estropada hori. Txapelketako finalak bihar bertan jokatu dituzte gaur aurreneko lau postuetan sailkatzen direnek. Bosgarren eta zortzigarren postuen artean sailkatzen direnek, berriz, federazio kopa jokatuko dute. 

Gaurko jardunaldia 15:00etan hasiko da, eta erlojuaren aurka ariko dira ontziak. Bihar, berriz, 10:30ean hasiko da txapelketa; lau kaletara jokatuko dute hori.

Ohi bezala, lau kategoritan egingo dute arraunean: infantilak hasiko dira, ondoren kadeteen txanda izango da, gero jubenilena, eta, azkenik, absolutuena. Azken kategoria horretan, gizonezkoetan bost talde lehiatuko dira 17:10etik aurrera: Hibaika, Zarautz, San Juan A, Zumaia eta San Pedro. Emakumezkoetan, berriz, soilik bi talde, 16:56an: San Juan A eta Hibaika.

ZAEri dagokionez, ontzi bat aterako du infantil nesketan, bi ontzi infantil mutiletan, ontzi bat jubenil nesketan, eta absolutu mutilen ontzia ere lehian izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide