Kalean da Zarautz Guka aldizkari digitalaren bigarren zenbakia

Erredakzioa

Eduki interesgarri eta mamitsuz josita dator bigarren zenbakia ere, eta dagoeneko edonoren eskura dago Zarautz Gukaren webgunean zein Guka aplikazioan. Aurki, ordea, Zarautz Gukaren bazkideek bakarrik izango dute aldizkaria kontsumitzeko aukera; beraz, egin bazkide eta gozatu Zarautz Gukaz!    

Gaur ikusi du argia Zarautz Guka aldizkari digitalaren bigarren zenbakiak, irakurtzeko, ikus-entzuteko eta entzuteko eduki interesagarriz josita: Mireia Galarzaren, Elaia Aizpuruaren, Alex Gurrutxagaren eta Javier Aranbarriren iritzi artikulu bana; Aner Peritzek Imanol Epelderi bidalitako audio mezua; Pedro Gonzalez Velasco zirujau, anatomista eta antropologo famatua zenari buruzko atzera begirakoa; Jesus Mari Olaizola Txiliku idazleari egindako bideo-elkarrizketa; Zigor Saizarrek eta Nerea Urdangarinek Asia hego-ekialdean egindako bidaiaren nondik norakoak jasotzen dituen erreportajea... 

Zarautz Guka aldizkariaren bigarren zenbakia ere nahi duen orok ikusteko moduan dago zarautzguka.eus/prentsa atalean eta Guka aplikazioan, nahiz eta aurki Zarautz Gukaren bazkideek bakarrik izango duten aldizkaria kontsumitzeko aukera. Hori bai, lehiaketetan eta zozketetan parte hartzeko aukera Zarautz Gukaren bazkideek bakarrik izango dute. Beraz, egin bazkide eta gozatu Zarautz Gukaz!    

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide