Emakumeen errugbia indartzeko urratsa

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 22a, 14:40

Topaketan parte hartu duen emakume taldea. (Zarauzko Rugby Taldea)

Emakumeen errugbia indartzeko topaketa egin dute gaur goizez Zarauzko Asti zelaian. Hogeitik gora lagun bertaratu dira, eguraldi kaskarrari aurre eginez.

Zarauzko Rugby Taldeak antolatuta, emakumeei zuzendutako errugbi topaketa egin dute gaur goizean Zarautzen, Astiko zelaian. Kirol hori emakumeen artean sendotze eta indartze aldera antolatu dute jardunaldia, eta bertaratu diren hogeitik gora emakumek izan dura kirolaz gozatzeko aukera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide