Musika eskolako kideek hainbat emanaldi eskainiko dituzte aste honetan zehar. Hain zuzen ere, gitarra entzunaldia eta piano egingo dituzte asteazkenean eta larunbatean, hurrenez hurren.
Hitzorduetako ordutegiari dagokionez, gitarra entzunaldia 18:00etan izango da, eta piano kontzertua, berriz, 11:30ean. Bi emanaldiak Imanol Urbieta musika eskolako aretoan izango dira.