Lehia alde batera utzita, haurrek gozatu ederra hartu zuten atzo Klimb rokodromoan, II. Eskalatzaile Txikien Topaketan. Egun osoan zehar maila ezberdinetako blokeak egiteko aukera izan zuten parte hartu zutenek; maila altua erakutsi zuten eskalatzaile batzuek, eta lehen urratsak eman zituzten beste hainbatek. Arratsaldera arte luzatu zen kirol hitzordua, eta giro ezinhobea sortu zen parte hartzaile guztien artean.
Larunbatean, berriz, II. Klimb Open txapelketan jokatu zuten leku berean. Udane Mugika eta Asier Antunez nagusitu ziren kirolari guztien artean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!