Mendi lasterketetan elikadura osasuntsu bat jarraitzeko gakoak emango ditu Xanti Urangak bihar

Intza Trula

Saltaka mendi lasterketa taldea, irteera batean. (Utzitakoa)

18:30ean hasiko da hitzaldia, Aritzbatalde kiroldegian. Saltaka mendi korrika taldeak antolatu du saioa.

Mendi lasterketetan elikadura osasuntsua izenburupean hitzaldia emango du bihar, astelehena, Xanti Urangak. Saltaka mendi korrika taldeak antolatu du saioa, eta 18:30ean hasiko da, Aritzbatalde kiroldegian.

Kirol nutrizionista da Uranga, eta hitzaldira gerturatzen direnei kirolean bizitza osasuntsuagoa mantentzeko jarraitu beharreko gakoak emango dizkie hark.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide