'Harri herri' telesaioko finala igandean, Aritzbatalden

Intza Trula 2025ko mar. 4a, 12:30

Iazko Harri Herri harri-jasotze txapelketako finaleko irudia. (EITB)

Harri-jasotze txapelketako final handia grabatuko dute 19:00etan hasita, eta ikustera joateko sarrera librea izango da.

EITBko Harri herri harri-jasotze telesaioko finala grabatuko dute igande honetan, martxoaren 9an, Aritzbatalde kiroldegiko pilotalekuan.19:00etan hasiko da finala, eta bertatik bertara ikusteko interesa dutenentzat sarrera doan izango da.

Pasa den asteburuan, martxoaren 1ean eta 2an, jokatu zituzten lehen bi saioak, emakumezkoenak zein gizonezkoenak, eta igandean emango diote amaiera txapelketari. Julen Axpek girotuko du kirol ekitaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide