Saio bereziak

Rockero zaharrak beti bizirik

Gorka Eizagirre

250 zarauztarrek hartu zuten parte atzo arratsaldean Inauterietako Konpartsan. 80ko hamarkadako rocka oinarri hartuta, sekulako erakustaldia eman zuten alde zaharrean.

Inauterietako VIII. Konpartsak indartsu hartu zituen atzo arratsaldean kaleak. Urtero sortzen du ikusmina herritarren artean, eta aurten ere ez dute hutsik egin. 80ko hamarkado rocka irudikatzen, dantzara atera ziren 250 lagun inguru: ile luzeak, makilajea, larruzko jaka, heavy talderen baten elastikoa soinean,... Paperean ongi sartuta.

The Final Countdown (Europe), It's my life (Bon Jovi), Resistencia (Ska-p), Euskal Rock and Roll (Niko Etxart) eta Lokaleko leihotik (Betizu taldea) bezalako abestiekin koreografia dotoreak egin zituzten kalez kale. Adin guztietako jendeak hartu zuen parte, bata bestearen atzetik ongi lerrokatuta, eta konpartsa ixten, kontzertu baten karroza atera zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide