Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren barruan, azken saioa izango da gaur Modelo aretoan. Otsaileko beste bi saioak bezala, azken hau ere 19:00etan hasiko da, eta doakoa izango da sarrera.
Guztira, zazpi ikus-entzunezko botako dituzte gaurko hitzorduan eta horiek, besteak beste, koralei, hegaluzeari nahiz itsaspean bizi diren izaki berezi eta arraroei buruzkoak izango dira.