Bosgarren urtez, Galtxagorrien Jaitsiera egingo du Jalgi Dantza Taldeak, euskal mitologia du ardatz hartuta. Hain justu ere, Inauterietako lehen hitzordua izango da, eta ostiral honetan bertan ospatuko dute, 18:45ean hasita. Dantzariek, gainera, Zarakatun Batukadaren, Goizeko Ihintza txistulari taldearen eta Zarautz Trikeko musikarien laguntza izango dute.
Ekitaldiaren berri emateko eta herritarren artean ikusmina pizte aldera, Jalgik ikus-entzunezko erakargarria egin du. Bertan, galtxagorriak ikus daitezke Mari jainkosaren deiari erantzunez, Talaimenditik eta Torreioitik herrira jaisten.