Urteko lehen lasterketa antolatu du Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak larunbaterako

Mireia Galarza Bastida

Zarauztarra Txirrindulari taldea, aurkezpen ekitaldian. (Intza Trula)

Proba dela eta, errepidea itxita egongo da 15:30etik 17:30era, gazteen segurtasuna bermatzeko.

Larunbat honetarako, hilak 22, infantil, alebin eta benjaminen urteko errepideko lehen lasterketa antolatu du Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak. Aritzbatalde inguruan izango da proba, eta Zuberoa eta Herrikosoro kaleetan atonduko duten zirkuituan ibiliko dira txirrindulariak. 

Proba dela eta, errepidea itxita egongo da 15:30etik 17:30era, gazteen segurtasuna bermatzeko. Gainera, taldeak herritarrak  animatu nahi ditu proba ikusi eta txirrindulari gazteak animatzera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide