Getarian ere jokatuko dira plaieroak asteburu honetan

Aritz Mutiozabal 2025ko ots. 12a, 12:30

Plaieroetako partida bat. (Guka)

Berezia izango da Hondartzako Futbol Txapelketa bederatzigarren jardunaldia, partidetako bat Getariako Gaztetape hondartzan jokatuko delako.

Zarauzko plaieroek bere mugak zabalduko ditu asteburu honetan, eta bederatzigarren jardunaldiko partidetakoa bat –Balearri-Astillero eta Asergroup taldeen artekoa– Getarian jokatuko dute. Gaztetapen hondartzan izango da, larunbatean, 11:30ean hasita.

"Pauso honekin playeroak gehiago sustatu nahi ditugu inguruko herrietan. Ea hurrungo urteetan talde kopuruak gora egiten duen neska zein mutiletan", adierazi dute antolakuntzako kideek.

Jardunaldiko gainerako norgehiagoka guztiak, berriz, Zarauzko hondartzan jokatuko dira, normatasun osoz, igandean eta 12:00etatik aurrera.

GETARIAKO GAZTETAPE HONDARTZAN
Otsailak 15, larunbata: 11:30

Senior mutilak B taldea
1. Balearri-Astillero - Asergroup


ZARAUZKO HONDARTZAN
Otsailak 16, igandea: 12:00

Senior mutilak B taldea
1. Asti Pinturak - Tivoli-Naparrak
2. Euskalduna Taberna - S.F. Txanela
3. Izar Optika - Kirkilla-Enea Jatetxea
Atsedena: Garcia Edari Banaketak

Senior neskak
4. Kebidek - Itxas-Lur Taberna
5. Lukas Ardotegia - 310-Kepa Osteo
6. Talai-Mendi Kanpina - Euskalduna Taberna
7. Euskal Parrilla - Shelter - Pukas
8. Orbela Taberna - Kirkilla-Enea Jatetxea

Senior mutilak A taldea
9. Dava Street Food - Arrano Taberna
10. Ulacia Bidaiak - Celso Castro
11. Latz Taberna - Telesforo Erretegia
12. Pukas - Shelter - Etxabe Confort
13. Talai-Mendi Kanpina - Kosta Hortz Klinika

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide