Kantu Madarikatuak bilduma bikoitza argitaratu berri du Arrasate bizitoki duen Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarri Sertx (Zarautz, 1975) musikariak. Buru-belarri ari da Eraso! taldearen agur birarekin, baina proiektu pertsonala ere emankor dator. Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan elkartu zen Goienarekin, luze eta zabal hitz egiteko bakarkako hirugarren diskoaz.